XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
M-G'KO MAITAGARRIA.
- Zuretzako lora-xorta au egin naiean mendigallur batetik bestera ibilli naiz, Andrea!.
Mendi-gallurrekoak dira usairik gozoena duten loreak!
Eguzki-minez bizi dira.
Maitasunezko loreak dituzu-ba...!
Maitasunez etorriko da gaurtik, zure aurrera, kristau-erria.
Maite zaituzten biotz oiekin egin det nere lora-xorta!
Orregatik dira gorriak nere loreak.
Gogo onez artuba, Andrea, emen zure oñetan, lore biurturik gelditzen diran biotz auek...!
B'KO MAITAGARRIA.
- Baso illunean ez da lora askorik izaten, Andrea.
Orregatik lora-xorta au zuretzat egitearren, basorik-baso ibilli bear izan det.
Zuriak eta garbiak dira nere loreak.
Eguzkiaren muxurik ere artu ez duten loreak...!
Garbitasuna adierazten duten loreak...!
Bere garbitasuna zuri eskeintzera, onera, zure aurrera, etorriko dira gaurtik kristau errietako gazteak...
Artu ba, Andrea, bere garbitasuna zuri eskeñiko dizuten gazte oien biotzekin nik egin dizudan lora-xorta...!
E-Z'KO MAITAGARRIA.
- Erreka-zuloetako maitagarria nazu Andrea...!
Erreka zuloetako loreak lokatz-artean jaio ta bizi diran loreak dira.
Ez dira ba mendi gallurretako loreak bezain usaitsuak: ez da ere basoetako loreak bezein garbiak.
Nastuagoak dituzu.
Ala ere, noizean bein agertu oi dira erreka zuloetan lora eder batzuek!.
Nik billatu izan ditudan lorarik ederrenekin egin dek lora-xorta au...
Artu, ba, gogo onez, Andrea...!
Mundu onetan baztartuta bizi arren, ez dute oraindik zureganako maitasunik galdu.
Beartsuak dira, bai, bañan biotz onekoak.
Biotz oiekin egina det lore-xorta au...!